XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARKAKUSOTXOREN ISTORIOA /3. Eguna

1.2. Egun honetan hiztegiarekin lan egingo dugu.

Nire hiztegitxoan apuntatu zituzten hitzekin esaldiak eginez, hitz horien esanahia kontexto konkretoetan emango diegu.

Adibidez: Kepa mutil ausarta da; ez da ezergatik ere beldurtzen.

Eguzkiaren argi izpiak leihotik sartzen zaizkit gelara.

Ahal den jende gehienak esaldiak egiten parte hartzea bidezko ikusten da.

Hitz guztiekin esaldiak ahoz egin dituztenean eta hitzaren esanahia kontextu baten barruan entzun dutenean, hitzaren definizioaren bila joango gara.

3. Hemen egiturak landuko ditugu: egiturak, aditzak, esaldi konposatuak...

Hizkuntzaren planteamentu lojiko-estrukturalaren bidetik urtean zehar pertsonaia batzuk sartuko ditugu eta beroien elkarrizketetan aditzak, egiturak... modu atsegin batez.

4. Kopiaketa ere garrantzi handikoa da.

Kasu honetan maiuskulak azalduko zaizkio, eta beste egun batean gaur kopiatutakoaz gogoetak egingo dira: maiuskulak noiz, zergatik...?.

Hiru lerro kopiatuko ditu Arkakusotxoren istorioatik.

Lehenbizi hiru lerro horiek irakurri egingo dizkiogu.

Edo norbaitek irakurri nahi badu, irakur beza; bestela irakasleak irakurriko du.

1. Hitz berriekin jolasean

Gaur hiztegiarekin egingo dugu lana.

Nire hiztegitxoan egingo dugu.

Atera ezazue, ba, mahai gainera.

Lehengoan hitz berri batzu idatzi genituen Nire hiztegitxoan.

Hitz hauek behintzat azalduko ziren: ausarta - jauzi - apetatsu - arrano - gogaitu - izpi.

Ea beste hitz batzu ere idatzirik dituzun, begiratu ongi zure Hiztegitxoan.

Bueno, hitz guzti horiek ondo ulertu behar ditugu lehenengo.

Gero hitz bakoitzarekin esaldiak egiten saiatuko gara, denok lagunduz.

Esaldi hauek ez dauzkagu oraingoz inon idatzi beharrik.

Taldean erabaki edo bestela irakasleari galdetu hitz bakoitzarekin zenbat esaldi egin behar dituzuen.